Txiki "40 urte eta aldapa beheran niek!"

Txiki "40 urte eta aldapa beheran niek!"

"40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, AniMIAU! hurrengo testa erantzutera:

Supositorioen belaunaldikoa zara? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun euskaldun peto petohorietakoa zara? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Poteatzera beharrean, herriko pastelerian pasatzen duzu atsaldea lagunekin? Kañak edan ordez, te roibosa edaten hasi al zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu? Etxean telebistari mintzatzen hasi al zara? Oteiza baino marmartiagoa bihurtu al zara? Guraso bihurtu zara? Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero Santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldubatean bihurtu zarela bere kalapita guztiekin. Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera barre algara festan parte hartzeko gonbidapena hemen duzu".

  • 75 mn
  • 14 urtetik goiti

Xehetasunak

  • Baionako Herriko Etxearen partaidetzarekin
  • Herriko Etxea: 05 59 46 60 57 / euskara@bayonne.fr

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)