Sorotan Bele gogoan

Sorotan Bele gogoan

Sorotan Bele jatorrizko taldeko 4 musikari berriz ere elkartu dira. Baionako Harmonia musika bandaren laguntzarekin Lauga gelako taula gainean kontzertu zoragarria eskainiko digute, kantu mitikoak manera ezin ederragoan biziaraziz.

Sorotan Bele taldeak euskal musikaren panorama azkarki markatu zuen 90. hamarkadan. Soilik 6 urtez eta 3 disko plazaratuz, beren zeltiar ikutuko hainbat folk-rock kantu ereserki bilakatu ziren. Zatozte kantatzera, dantzatzera eta gozatzera denek belarrian ditugun doinu ahanztezin horiekin batean : Arratsalde honetan, Mariñelaren zai, Atalaia, Sing sing ati ko folk & rolla, Zortzi orduko ekaitza eta abar luze bat...

  • SOROTAN BELE : Gorka Sarriegi, Urbil Artola, Ritxi Salaberria eta Aitor Errazkin
  • Moldaketak : Xabi Zabala
  • Baionako Harmonia : 60 musikari François Gonzalez-ek zuzendurik

 

Xehetasunak

  • Antolatzailea: Baionako Ikastolen Laguntzaileak (BIL elkartea)
  • Txartelak salgai Ipar Euskal Herriko Turismo Bulego guzietan edo interneten

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)