Soinu-tresnak euskal herri musikan
Herrien nortasuna gehien definitzen duen elementuetako bat, zalantzarik gabe, herri kultura da, musika izanik horren zati garrantzitsu bat. Besteak beste, soinu-tresnak izan dira beren berezitasunekin, gure herri-musikari, gorputza eta berezko forma eman diotenak. Mintzaldi musikatu honetan, Juan Mari Beltran-ek ondoko galdera jorratuko du: zer da eta nola eratu da euskal kultura, herri-musika eta identitatearekin hain lotuta dagoen euskal herri soinu-tresnaren bilduma hori?
Iparraldeko Kontserbatorioa-rekin ko-antolatua Arteen Artean kari.
Juan Mari Beltran herri musika jolea, biltzailea, ikertzailea, irakaslea eta egilea da. Euskal soinu-tresnei buruzko hamaika liburu, disko, dokumental eta emanaldi eginak ditu.
Bere bibliografiaren zati bat
- (1978): Azal doiñuak: Sunpriñu eta Txulubite.
- (1996): San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak.
- (1996): Soinutresnak euskal herri musikan.
- (1998): Una teoría numérica del ritmo aplicada a la txalaparta.
- (2004): Dultzaina Gipuzkoan. La dulzaina en Gipuzkoa. 1950. hamarkada arte.
- (2007): Bertsolaritza, herri-musikaren eragile eta sortzaile.
- (2013): ALBOKA. Inguru folklorikotik eskolara.
- (2024): Euskal Herrian tronpa edo musugitarra erabiltzeari buruzko oharrak.
Xehetasunak
- Euskal Etnopoloaren 2024-2025eko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
- Arteen Artean 2024 - Albistea eke.eus atarian
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
- Erreserbatzeko aukera badago Euskal Museora deituz: 05 59 59 08 98
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)