Soineko Paisaia

Soineko Paisaia

Euskal Etnopoloaren karietara, Baionako Euskal Museoak eta Euskal Kultur Erankundeak Soineko Paisaia Nader Koochaki-ren (1983, Donostia) instalazio artistikoa aurkezten dute. Artistak, artzaintzaz egin lan ugarien emaitza dugu.

Soineko Paisaia lana Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxibo soinuduna da.

Nader Koochaki-ren erakusketa mapaz, irudiz, testuz eta binilo diskoz osatua da. Donostiako Tabakalera kultura gunean eta Gazteizko Artium Museoan jadanik aurkeztua izan da, besteak beste, aitzineko urteetan.

Euskal Museoan proposatu instalazioak, bisitariari joare soinu bilketa horretan murgiltzeko aukera eskaintzen dio, 11 ordu baino gehiagoko grabaketez gozatzeko.

Artzaintzaren inguruan argitaratu diren lanak anitzak izanik ere, entzumenean jarri duten lanak urriak dira. Soineko Paisaia  antropologiaren diziplinari eduki berriak eskaintzen dizkio, artzain munduak ingurumenean duen eragina erakutsiz.

Erakusketa hori Xiberuko lurraldeari dedikatua den Museoa Urtu egitasmoarekin lotua da. Nader Koochakik urte bukaeran aurkeztu behar luke, hau ere Baionako Euskal Museoan.

Partaideak: Baionako Euskal Museoa, Euskal kultur erakundea, Gordailua - Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa, Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasuna (EHMEB), Lortek (Ordizia), Ceit Gune Teknologikoa (Donostia).

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 59 08 98

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)