Rikardo III eta Ni
Horman Poster & Dxusturi Teatroa-ren Rikardo III eta Ni antzezlanaren aurrerapena
Hiru pertsonaia daude taula gainean: Rikardo III-a, psikologoa eta Shakespeareren zale frikia. Hirurek Shakespeareren antzezlaneko eszena ezberdinak bisitatzen dituzte, umorez eta teoria psikologiko-soziologikoak eztabaidatzen dituzten bitartean. Fikziotik kritikara eta handik antzerkira jauzi eginez, Shakespeareren pentsamenduaren begirada garaikide eta euskaldun batean. Rikardo III eta ni sorkuntza kolektiboa da, eta hainbat alderdi historiko, sinboliko eta kultural jorratzen ditu (adibidez, Zamaltzaina eta Rikardo III.aren figuraren arteko harremana).
Obra 2025eko urrian estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian.
Xehetasunak
Kontaktua: 05 59 41 18 19 / contact@theatredeschimeres.com
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)