Pontx pailazoa "Denak plazara"

Goizean goizik herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emango dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da ? Pailazoak, ikusleen laguntzarekin dendaz arduratu beharko du. Bisita ere izango dute, herriko auzapeza etorriko baita plazara denda itxi nahian. Pontxek eta lagunek ahaleginak eta bi egin beharko dituzte auzapezak herri txikiko denda itxi ez dezan. Lortuko ote du herriko giro alaia eta herriko denda txikiek biziarautea ?

Xehetasunak

Tokiak atxikitzeko: 05 59 54 66. 89 (Azkaingo Herriko Etxea)

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)