"Hautsa"
Hautsa-k taula gainean bezala bizian ere anai-arrebak diren Unai eta Garazi-ren ibilbidea erakusten digu. Publikoak beren historia ezagutuko du, eta horren bitartez euskal jendartearen bilakaera.
Transizio urteak dira, frankismotik askatu eta balore guziak zalantzan jartzen dituen herrian… Ikusgarria ez da kontakizun lineala. Mugimendua, testua, irudia, musika, bideo proiekzioa eta argiztapena nahasten dira antzezlan poetiko eta sentsorial honen biziarazteko.
Hautsa euskaraz eskainia izanen da, "Parasite kolektiboa" taldeak emanik. Itzulpena bideoaren baitan agertzen da. Mugimenduan dagoen eleberri grafiko batean bezala, bitarteko bisual bat bilakatzen da eta ekintzarekin bat egiten du, ikusleari haria galdu gabe irakurtzeko aukera emanez.
Euskal kultur erakundeak eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak "Hogei'ta - Ikuskizun biziko egitasmo artistiko deialdia - 2012" antolatu, egitasmo artistikoetarako deialdiaren karietara saritu zen ikuskizuna.
Xehetasunak
- Eszena Nazionala : 05.59.55.85.05.
- Irakur "Hautsa" sorkuntzari buruzko erreportaia
- "Hautsa" ikusgarria
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)