Pantxix Bidart - Irakurketa musikatua
Euskal Kultur Erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. 2023tik, egonaldia beste hilabete batez luzatzen da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.
Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Pantxix Bidart, musikari gisa ezaguna baldin bada orain arte, desafio berrian sartua da buru belarri: eleberri baten idaztea.
Aurkezpen horretan, hainbat pertsonek Pantxixek egonaldi denboran idatzitako zatiak irakurriko dituzte. Artetik, Pantxixek berak, Pagoa alabak eta M. Gadou aspaldiko gitarista lagunak lagundurik, musikaz hornituko dute, emanaldia.
Xehetasunak
Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)