Mikel Laboaren omenez

Mikel Laboaren omenez
  • Maialen Alfaro & Philippe Albor-en Izarren hautsa ikusgarria, Mikel Laboaren omenez
  • Ondotik, Mikel Laboa gehiago ezagutzeko asmoz eta euskaraldia dela eta euskaraz hitz egiteko aho bizi eta belarri prest pratikan emanez, gomita batzu izanen dira, hala nola Josune Albisu Barandiaran Lazkaon jaioa eta Donostian bizi. Antropologia ikasketak egin ditu eta ondoren Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin Sormenaren eragina gizartean, Mikel Laboa eredu tesia defendatu du 2016an (okerrik ez bada, Durangoko azokan aurkeztuko da saiakera modura, hau ere M.L. Katedraren eskutik).
  • Bestalde, Alduden sortu eta Angelun bizi den Patxika Erramuzpe Alfaro hor izanen da. Kantaria eta olerkaria, 68/69ko urteetan Mikel Laboa ezagutu zuen kantuaren inguruan eta elgarrekin kantatzeko parada ukan zuen ere. Bera ere ordukotz hasia zen olerki eta kantu zenbaitzen idazten eta kantatzen. Beraz, kantuaren mundu horretan arras naturalki sartu zen, Manex Pagolak bultzaturik. Gero familia haundituz bezala utzi zuen kantuaren mundua...

Xehetasunak

  • Mikel Laboaren heriotzaren 10. urtemuga kari
  • Tfnoa: 05 59 59 08 98

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)