Maxka'roa

Maxka'roa

Berritza konpainiaren ikusgarria

Sinopsia
Dikotomizatürik den mündü batetan dikotomizatürik den erritüal batek iraün dü. Xiberotarrek bizirik baratzeko indarrari esker heltü zaikü Xiberoko Maskarada. Egünko gizartearekin ez dü egite, bena ber mementoan, egünko gizartearen züzenezko miraila izan ditake. Bi mündü, bi ünibertso: xahüa edo zikina, bertakoa edo kanpotiarra, ordena edo desordena, gorriak edo beltzak, hona eta txarra, hegoa eta iparra, herioa eta bizia.

Zibilizazionea eta basakeria alkarren kontre jartea ez da gaüza berria. Maskaradak erakusten düan mündü zibilizatüa eta basatia izanen da ikusgarriaren abiapüntüa bena pertsonaje konkretüak zehaztügabetüko dira, bai eta bertako dikotomia eta bi ünibertsoak ere, hona eta txarraren arteko distantziaren lanotzeko.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)