"Linguae Vasconum Primitiae", mintzo den liburua: Euskaldunen hizkuntzaren hastapena
Mintzalariak: Aurelia Arkotxa euskaltzaina, Ph. Chareyre irakaslea
Afitxa
Xehetasunak
Linguae Vasconum Primitiae (Euskaldunen hizkuntzaren hastapenak, Bordale, 1545), euskaraz argitaratutako lehen liburuaren egilearen historia eta lana ezagutzera eman nahi dituzte, Hergarai Bizi Egunen karietara, irailaren 15etik 17ra, Duzunaritzeko Herriko Etxeak, Naziogintza Taldeak, Euskal Kultur Erakundeak eta Euskaltzaindiak. Mintzaldi bat eskainiko da ostirale arratsez, Aurelia Arkotxa euskaltzainaren eta Philippe Chareyre historialariaren eskutik, eta omenaldi berezi bat eginen igande goizez, apaiz idazlearen sortetxearen aintzinean lehenik, eta herriko plazan ondotik. Bertan, Piarres Erdozaintzi-Etxarten eskultura bat estreinatuko da.
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)