"Les Réveillées" mintegi ibiltaria Baionako Euskal Museoan

"Les Réveillées" mintegi ibiltaria Baionako Euskal Museoan
Ximun Xotal Patalagoïty txülülaria (1898-1964) eta Pierre Aguer "Arhane-Gat" atabalaria (1914-1997) © Claudie Marcel-Dubois - Maguy Pichonnet-Andral (1953)

1939tik 1984ra, Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral, frantses etnomusikologiaren sortzaile bezala kontsideratuak direnak, Euskal Herriko, Frantziako  eta itsasoz haraindiko eremuak zeharkatu dituzte praktika musikalak eta kantatuak, musika tresna popularren fabrikatzea eta jendeak sortutako gertakari soinudunen errola pestetan aztertzeko.

Europako eta Mediterraneoko zibilizazioen Museoak eta Artxibo Nazionalak emazte horiek bildutako irudi, soinu eta testu artxiboak numerizatu eta gordetu dituzte. Gaur egun, EHESSeko Didómena biltegian eskuragarri dira, baita Les Réveillées webgunean ere.

Webgune honen jabetzea bermatzeko, Kultura ministeritzak, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin Les Réveillées mintegi ibiltaria antolatzen du 2022ko udazkenean hainbat lekuetan.

Mintegi horren 5. bilera Baionako Euskal Museoan iraganen da, azaroaren 10ean.
Ondotik, Euskal etnopoloak antolatu Marie Hirigoyen Bidart-en mintzaldia izango da, gai berdinaren inguruan, Iparraldeko kontserbatorioarekin ko-antolatua Arteen Artean kari.

Xehetasunak

  • Frantsesez eta euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin euskarara eta frantsesera
  • Les Réveillées mintegiaren programa (PDF)
  • Les Réveillées mintegiaren 5. bileraren programa (PDF)
  • Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)