Joseba Sarrionandia / Ruper Ordorika: Hitzak eta doinuak
Bilboko unibertsitatean 1977an elkar ezagutu eta gero hainbat egitasmoetan bidaide izan dira Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika : Pott Banda hasteko, eta geroztik…Hainbat kantu eta testu elkarrekin onduak.
Euskal etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara, Euskal kultur erakundeak eta ARI laborategiak (UMR Passages) antolatutako mintzaldi kantatua.
Kasu, leku kopurua mugatua denez, Baionako Euskal museora zuzenki deitzen ahal duzu zure lekuaren atxikitzeko: 05 59 59 08 98.
Ruper Ordorika (Oñati-1956) Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. 20 diskatik gora enrejistraturik, maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin dela Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin.
Joseba Sarrionandia (Iurreta-1958) Soziologia eta filologia ikasi zuen. Gartzelan egon zen, 1980tik 1985era arte, eta, geroztik, exilioan ibili da, 2020an Euskal Herrira itzuli zen arte. Euskal idazle gorenetakoa da eta obra anitza eta maila handikoa idatzi du.
Xehetasunak
- Ikus argazki bilduma
- Euskal Etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
- Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)