Jean-Claude Mailharin "Etxetiergoa Amikuzen"

Jean-Claude Mailharin "Etxetiergoa Amikuzen"
© Irulegiko irratia

Euskal Museoak, Euskal Museoaren Adiskideak elkartearekin elkarlanean "Etxetiargoa Amikuzen" hitzaldia euskaraz aurkezten du. Hitzaldia Jean-Claude Mailharinek emanen du.

200 urte geroztik bederen etxetiargoak moldatu eta zizelkatu du betidanik laborantzari lotua izan den Amikuzeko gizartea. Lurren joanarazteko manera horrek herexak utzi ditu gure jendartean : kulturan, euskararen erabileran, laborantza modeloan, ea.

ZABALIK elkartearekin Jean-Claude Mailharin-ek ikertu du Amikuze bereziki markatu duen ibilaldi hori eta gaureguneko Amikuzeko berezitasun batzuk esplikatzen dituen historia.

Gai hauek aipatuko ditu :

  • Etxetiargoa zer da ?
  • Eztatiztika eta xifre batzuk, herrika, Amikuzen, …
  • 1946ko legea eta ondorioak.
  • Jendarte giroa, zindikalismoa, pataskak eta afermarat pasatzea.
  • ZOOM herri batzueri.
  • Amikuzen etxetiargoa, noiztik, zertako ?

Xehetasunak

Izena eman: 05 59 59 08 98

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)