Euskara eguzki sistematik at

Euskara eguzki sistematik at
Argazkia: theconversation.com

Itziar Garate astrofisikalariaren mintzaldia

GJ 486 izarra, Virgo konstelazioan, Eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da, eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz masiboagoa den planeta harritsu bat dauka. 2023. urtetik izarrak "Gar" eta planetak "Su" izen euskaldunak dituzte. Hitzaldi honetan Su eta Gar-en ezaugarriak ezagutuko ditugu, eta baita euskara unibertsora zabaltzeko aukera eman zuen Name Exoworlds lehiaketaren xehetasunak ere.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)