Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan gira?

Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan gira?
© Matiu Bordato

Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira.

Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa “hartzen” duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Kolokioak hiru helburu dauzka: plaza ikusgarri horieri buruz egina izan diren ikerketetaz pundu baten egitea; gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea; geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea. Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak dira gogoetaren bihotzean izanen, bertze tokitan iragan esperientzia eta gogoetak gogoan hartuz.

Hiru denboraldi izanen dira kolokio honetan: 

Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 18:45etan: Elena Bertuzzi antropologo eta film egilearen "Sous la jupe des filles" filmaren proiekzioa
Maiatzaren 31n, 9:30etatik 17:00etara "Ikerleei hitza" izeneko ikerketa eguna
Maiatzaren 31n, arratseko 18:30etan "Gaurko eragile kulturalei hitza" izeneko mahain ingurua

Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak partaidetzan duten Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioa Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan iraganen da, Amphi 100 gelan.

Xehetasunak

  • Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
  • Egitaraua (PDF)
  • Argazki bilduma

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)