"Haize Leizean" liburuaren aurkezpena + Maddi Zubeldia
Ipuina eta Literatura - Nerabeei zuzendua, 11 urtetik goiti.
Elise Dilet-ek eta Antton Hariñordoki-k beraiek idatzitako eta Ainize Butron-ek ilustratutako Haize leizean nerabeentzako eleberriaren aurkezpena.
Ondotik, "Haize Leizean" ipuinean oinarriturik, Maddi Zubeldiak lezean kontatua eta kantatua den murgiltzea proposatuko du.
Laburpena:
Leizea, biziaren bidegurutze gisa.
Hemen ez da egiarik, ez gezurrik.
Bestelakatzearen lekua da leizea. Nerabezaroan nola zahartzaroan bizia aitzina bultzaka ari da, itxuraldaketa prozesuan, horrek sortzen dituen ametsekin eta beldurrekin batera.
Bere azken eraldaketaren atarian, emazte adinduak nerabezaroko oroitzapenekin hartu du hitzordu. Leizean bizi izan zuen iniziazio bidaiaren berri emanen die nerabeei, bere esperientziatik konfiantzazko mezua utzi nahian.
Xehetasunak
- Ibilki programaren karietara
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)