Euskal diasporaren historia

Euskal diasporaren historia
© Jakes Larre - EKE

2012an, apezpikuen presontegia Monumentu istorikoa bilakatu da. Donibane Garaziko herri zaharraren erdian kokaturik, Herriko Etxeak xedea zuen gure ondareari leku bat emaitea, hemengo jendeek bai eta ere kanpokoek garaztarren historia ezagut dezaten.
Hortarako erakusketa iraunkorak berritu ditu. Lehenak euskal pilota aipatzen du eta bigarrenak Donibane Garaziko hilerri zaharra.

Hirugarrena 2022ko euskal diasporaren egunaren karietara estreinatu zen argazki erakusketaren inguruan sortua izan da. Euskal kultur erakundeak 2022ko azaroan aurkeztu zuen "Eleketa, Garazi-Baigorriko ahozko oroimenak" erakusketaren bideo-zatiz osatua da, denek diasporara gaia aipatzen dutenean, bizi izan zutenen begietatik.

 

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)