Estitxu Pinatxo

Estitxu Pinatxo

Ideien gaineko kontrola konstante bat izan da historian zehar. Gaur egungo adierazpen artistikoei betoa jartzeko edo debekatzeko saiakerak, eta egileei jarritako zigorrek adierazpen-askatasuna atzeraka ez ote doan pentsatzera eramaten gaitu.

Estitxu musikari beratarrak, "Isilik daude harriak" bere bigarren lana aurkeztu du. Disko berri hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxezen laguntzarekin batera. Horretaz gain, bidelagun izan duten Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez.

Estitxuk, formatu akustikoan, giro goxo eta intimoan, disko berri horretako kantuak aurkeztuko ditu, debeku horien zergatiak azalduz. Taula gainean aldiz, ez da bakarrik egonen. Mikel Santxez gitarjolea eta Txema Garces baxujolea izanen baititu ondoan.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)