Elirale - Pantxika Telleria konpainia "tXiotxioka"

Goxoki ixiltzeko gomita. Nola kontenplazioa idekitzen den, nola gorputzak kabia emaiten dion hizkuntzari, Haiku-en hizkuntza poetikoa gara dadin.
Gorputz-mugimenduak garatuz, eta unibertso sonoro sutil bat proposatuz, obrak ikuslegoa lasaitasunean murgildu nahi du batez ere.
- Binakako lan koreografiko musikatua
- Ikuslegoa : 3 urtetik gorako ikuslegoarentzat
- Taula eramailea : Pantxika Telleria
- Interpreteak: Eztitxu Carrère, Jon Vernier Bareigts eta musikari bat : Paxkal Irigoien
- Diseinu teknikoa : Elirale konpainia
- Osagarriak /Eszenografia/Jauntziak : Lola Unhassobiscay eta Amane Apalategi-Telleria
Xehetasunak
- Elealai festibalaren karietara
- Urruñako Herriko Etxearekin partaidetzan
- Frank Suarez (EKE): 05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)