Eleketa, Garazi-Baigorriko ahozko oroimenak

Eleketa, Garazi-Baigorriko ahozko oroimenak

Erakusketa multimedia eta interaktibo honetan (ukipen-pantailez eta telebistez osaturik) Garazi-Baigorri Lurraldeko (Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Ainhize-Monjolose, Aintzila, Aldude, Anhauze, Arnegi, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behorlegi, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Donibane Garazi, Duzunaritze-Sarasketa, Eiheralarre, Ezterenzubi, Gamarte, Irulegi, Izpura, Jatsu, Lakarra, Lasa, Lekunberri, Mendibe, Ortzaize, Uharte Garazi, Urepele, Zaro) 110 lekukok beren bizipenak eta oroimenak aipatzen dizkigute, 200 ikus-entzunezko pasarte, argazki eta objekturen bidez.


Bestalde, horien denen osagarri, artxiboko erreportai eta bideo sorkuntzak ikusgai izanen dira ere.

Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundeak ekoiztu erakusketa, Pirinio Atlantikoetako departamenduaren Artxibotegiaren, eta Baigorriko Herriko etxearen partaidetzarekin.

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)