Durangoko Azoka
Azoka zenbakitan:
- 248 stand izanen ditugu Landako Gunean.
- 176 partehartzailerekin.
Berritasunen artean:
- 689 liburu
- 141 musika-produktu
- 46 aldizkari
- 54 bestelakoak
250 kultur ekitaldi baino gehiago.
Erakusmahaietan salgai egoteaz gain, berritasun horiek guziak Azokako online dendan ere eskuragarri izanen dira, abenduaren 7tik 10era bitartean, www.durangokoazoka.eus webgunean. Katalogoa bertan kontsulta daiteke jada.
Azokak 176 partehartzaile izanen ditu Landakon (argitaletxeak, diskoetxeak...) eta horietatik 34 lehenengo aldiz etorriko dira Azokara. Autoekoizleen plazan, bere aldetik, 15 autoekoizlek parte hartuko dute, sormen-lan ezberdinekin.
250 kultur ekitaldi baino gehiago
Aurten Durangoko Azokak euskal kulturaren "eztanDA!" biziko du, eta horretarako 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Azokako gune guzietan, ohiko aforoak berreskuratuta: Saguganbara - Irudienea - Szenatokia - Ahotsenea - Kabi@ - Talaia.
Azoka aitzin - "DA PRO!": Abenduaren 5ean, DA! PRO sortzaileendako topaketa profesionalak
Azokaren ondotik - "Zu non, han DA!": Abenduaren 12tik aitzina, Azokan salgai izanen diren hainbat berritasun Euskal Herriko liburudendetan eskuratu ahal izanen dira (132 saltoki).
Urte guziz bezala, EKEk Ipar Euskal Herriko egiturak lagunduko ditu azokan parte hartzen.
Xehetasunak
- Iparraldeko berritasunen katalogoa - 2022 (PDF)
- Durangoko Azokaren aurkezpena
- Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)