Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde

Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde
Xabier Itçaina © EKE

Euskal Erakustokiko baliabideak erabiliz bertzeak bertze, Xabier Itçaina-k Ipar Euskal Herriko dantzarako soinularien historio sozialaren ezaugarri zonbeit aipatuko ditu, iturrien arazoari behatuz bereziki.

Mintzaldia Jean Haritschelhar katedrarekin ko-antolatua (Etxepare Institutua, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea, IKER).

Xabier Itçaina CNRS-eko ikerlari da Sciences Po Bordeaux-n (Centre Emile Durkheim UMR5116). Europa Hegoaldeko gizarte zibilen lurralde mobilizazioak aztertzen ditu, hiru azpi-gaiekin: katolizismo sozialaren bilakaera; gizarte ekonomiaren lurralde aldaerak; herri kulturen soziologia historikoa.

 

Xehetasunak

  • Euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin frantsesera
  • Euskal Etnopoloaren 2021-2022ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)