CNRS-ak euskal dantzaz eta musikaz egin inkesten aurkezpena (1947-1973)
Marie Hirigoyen Bidart-en mintzaldia Euskal etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren kari.
Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral bi kolektatze misio egin zituzten Euskal Herrian 1947 eta 1973 artean, Arte eta Tradizio Popularren Museo Nazionalaren bidez (« Musée National des Arts et Traditions Populaires »). 1958an Parisen iragan zen bertsu lehiaketa bat grabatu zuten. Euskal Herriarentzat aberasgarria izan zen soinu artxibo fondo honen osaketaren testuingurua eta edukia aurkeztuko dizkigu Marie Hirigoyen Bidart-ek mintzaldi honetan, egindako hiru landa terrenoak aipatuz.
Iparraldeko Kontserbatorioa-rekin ko-antolatua Arteen Artean kari.
Marie Hirigoyen Bidart herri musika eta kantu irakaslea da, baita herri musiken saileko koordinatzailea ere Iparraldeko Kontserbatorioan. Musikaria eta kantaria izateaz gain, musikologian doktoregotza bat egin du, Iparraldeko kantu monodikoan berezitua.
Xehetasunak
- Euskal Etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
- Erreserbatzeko aukera badago Euskal museora deituz: 05 59 59 08 98
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)