"Burdina" ikusgarria
Adriana Bilbao & Beñat Achiary
EKE-ren eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalaren koerrealizazio bat
Kantuaren, dantzaren eta antzerkiaren bitartez, Burdina, hierro, la saga du fer sorkuntzak halako murgiltze poetiko bat eskaintzen digu andaluziar familien intimitatean. Miseriak bultzatuta, Bizkaiko burdin meategietara heldu ziren, Trianoko mendietako "urre gorria" ateratzeko.
Ikusgarriak agurrak, itxaropenak, maitatu pertsonaren galtzea kontatzen ditu... eta bakarrik gelditzen diren emazteentzat, zortea eskuetan hartzeko eta berpizteko beharra.
Adriana Bilbao dantzariak deliberamendu horren adibide argia da. Bere flamenkoak hegan egiten du Beñat Achiary-ren eta Raúl Micó-ren euskal eta andaluziar kantuekin batera, Guillermo Guillén eta Michel Queuille-ren musiken gainean eta burdin-haga eskuetan duten hiru harrizilatzaileren erritmora, hauek arbasoen memorioa irudikatzen dutelarik.
- Dantza: Adriana Bilbao
- Kantua, txalaparta: Beñat Achiary
- Kantua, palmak: Raúl Micó
- Gitarra, palmak: Guillermo Guillén
- Pianoa, akordeoia: Michel Queuille
- Harrizilatzaileak: Luis Mariano Casillas, Ander Eceiza, Koldo Plaza
- Soinua: Didier Teillagorry
- Argiak: Álvaro Estrada
- Gabriel Aresti, Raúl Micó, Itxaro Borda eta Ibai Etxezarraga-ren olerki eta kantu herrikoiak
- 2019ko sorkuntza
Xehetasunak
Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala:
Tfnoa: + 33 5 59 59 07 27
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)