Bozak
- Musika eta solasaldia Lide Hernando (Liher), Itziar Ugarte eta Maddi Oihenartekin
- Solasaldiaren gidari: Maddalen Arzallus
- Iraupena: 70 min
Bozak izeneko esperientzia digitalaren bigarren edizioa da hau. Berriro ere bi musikari bildu ditugu. Liher taldearen arima den Lide Hernando, alde batetik, eta bestetik, Maddi Oihenart, Zuberoako boza. Biek ala biek Maialen Arzallusen solasaldian parte hartuko dute. Emakumea eta euskal eszenari buruzko iritziak entzungo ditugu eta ipar-hegoa harremana aztertuko dugu.
Gainera, Itziar Ugarte poeta gonbidatuko dugu iritzia ematera. Hitz-aspertuaz gain, musikarien kantak ere plazaratuko dituzte. Launa melodia aurkeztuko dute zuzenean. Bi mundu hurbil bidegururtze batean. Lide Hernando rock mundutik dator eta Maddi Oihenart herri kantatik. Guggenheim aretoan bertan gozatzeko ikuskizun hau streamingen bidez ere ikusi ahal izango da.
Xehetasunak
- Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan eta Museoaren 25. urteurrenean
- Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
- Loraldia festibalaren karietara
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)