Bilketaren eta erakusketa birtualen aurkezpena

Bilketaren eta erakusketa birtualen aurkezpena

Marie-Andrée Ouret eta Peio Jorajuriak eramaten duten "bilketa.eus" webgunea aurkeztuko dute lehenik. "Baionako hiriak sorturik, Frantzian zerrendaturik diren euskal funtsetarako sarbidea da BILKETA plataforma numerikoa. Euskal Herriaz edota euskaraz idatzirik diren liburu, aldizkari, eskuizkiribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak. Hainbat herriko liburutegi eta mediateka, unibertsitate-liburutegi, dokumentazio zentro eta funts pribatutako bildumetan xerka daiteke plataformari esker. BILKETAk liburutegi numerikoa badu, funts horien aberastasunaren erakusleiho gisa, publikoari Euskal Herriko ondare idatzia eta ikonografikoa ezagutarazi nahi diona. Aurkiturik eta sailkaturik diren funtsen eremua ahal bezainbat zabaltzea eta gure mugetarik kanpo kausitu beste biltegiekin zubien eraikitzea du xede BILKETA egitasmoak. Dokumentazi horren aniztasuna eta barreiatzea, obren edo pertsonen zirkulazi historikoarekin batean, ezin ukatuzko kultura eta hizkuntza aberastasunaren lekukoa da, Euskal Herria bezalako lurraldearentzat zinez ohargarria."

Ondotik, BILKETAren bildumetan diren "500 urteko kartografia Ipar Euskal Herriaz" eta "Pastoral xiberotarra, artxibo eta argibide" erakusketa birtualak aurkeztuko dituzte.

Aurkezpenak euskaraz eginen dira bat-bateko itzulpenarekin frantsesez.

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 28 78 88

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)