"Bekatorosak" liburu ilustratuari buruzko solasaldia

"Bekatorosak" liburu ilustratuari buruzko solasaldia

Dom Campistron, album ilustratu honen sortzailea, Alduden bizi da (Nafarroa Beherea). 2019an Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa (bekatari), lesbianak, queerrak, gayak. Eta ondoren, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta itxaropenak ere. “Bekatorosa naiz. Hala sortu nintzen”, dio liburuaren aurkezpen orrian. Hitzez nahiz marrazkiz osatua, artistaren berezko hizkuntza grafikoak ematen dio liburuari arintasuna, erakargarritasuna eta gaztetasuna.

Xehetasunak

  • Antolatzailea: Egizu (Ukitx)
  • Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu Iparra Galdu Gabe 2022 festibalaren karietara

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)