Firurikatuak ziren xirio luze batzu
Firurikatuak ziren xirio luze batzu proiektuaren aurkezpena. Mari Campistron eta Aglaë Miguelek emanik.
Mari Campistron (Haran Ubel Elkartea) eta Aglaë Miguelek (artista gomitatua) Firurikatuak ziren xirio luze batzu liburua aurkeztuko dute.
Dolu ezkoen gaia ikertzen duen edizio hori 2023an Alduden antolatua izan den artista egonaldiaren kari asmatua izan da. Lekukotasun eta ikonografia bilketa aberats bat erakusten ditu, bereziki Baionako Euskal Museoko artxiboetan atxemanak izan diren irudi frango. Liburuaren asmoa Aldudeko ibarreko biztanleen, erle zainen, etnologen eta ezko haria lantzen duten eskulangileen hitzen agerian ezartzea da, elgarrekin doluari lotua den objektu berezi horren oroimen kolektibo eta bizia josten dute.
Xehetasunak
- Izena eman: 05 59 59 08 98
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)