Pez Limbo "Oxido"

Pez Limbo "Oxido"

Oxido: gorputz metalikoetan, kanpokoaren eraginez eta arduragabekeriaz sortzen den herdoil geruza. Eragiten uzten zaionean, ondorioak konpondu ezinak bihurtu daitezke, zulatzera iristeraino. Hiru persona berezien izaerak bultzatuta, ez-ohiko egoeratan topatuko dira eta bizitza ikusteko duten moduak, gertaerak ustekabean garatzea ekarriko du. Publikoarekin gertutasuna eta konplizitatea dira umore garratzaz osaturiko pieza honen ezinbesteko osagaiak. Gainera, ikuskizuna hiru toki ezberdinetan gauzatzen da.

  • Antzezle & egileak: Begoña Martín Treviño, Ainhoa Alberdi Gisasola, Raúl Camino Sanz, Aitor Pérez Collado, Eduardo Hernando Vilarrodona
  • Zuzendaritza: Raúl Camino Sanz

Denentzat 

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)