Mugak, Mikel Laboari omenaldia
- 10:00 – Uztaritzeko Ikastolan – MINTZALDIA
“LABOA FLAMENKOA. Flamenkoa, musika eta dantza estilo bat baino askoz gehiago da. Laboak estimatu zuen, eta zenbait flamenkok aintzat hartu dute Laboaren ekarpena. Eta euskaldunok?”
Uztaritzeko Louis Dassance Ikastolan goizeko 10:00etan. Juan Gorostidi Donostiatik jinen zaigu Mikel Laboa Mikel Laboa bezala aipatzera, ohiko bidetatik kanpo, Mikel ezagutzen ez dutenentzat, eta ustez ezagutzen dutenentzat. Harekin izanen da Pantxoa Etchegoin (Euskal Kultur Erakundea). Mintzaldia euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera.
- 15:00-17:30 – Kiroletan, Uztaritzen – ERAKUSKETA
Mikel Laboaren sorkuntzetan eta Zumeta bere betiko margolariaren lanetan oinarriturik, Uztaritzeko Ikastolako 5. urteko ikasle eta irakasleek berrogei eta zenbait obra zoragarri eta harrigarri egin dizkigute herriko If Matxikote artista margolariaren azti-eskutik. Zinez harrigarria!
- 18:00 – Kiroletan, Uztaritzen – KONTZERTUA
Omenaldi eguneko ekitaldi nagusia arrazoi askorengatik.
Mikel Laboa kantaria izanik ezin zitekeen omenaldirik antolatu kantu eta musikarik gabe. Kontzertuan Mikel Laboaren errepertorioaren ikuspegi bat emanen dugu, moldaketa batzuekin. Eta kantu horiek, doinuak eta hitzak haizean gal ez daitezen, Kontzertu-liburuxka argitaratuko dugu: bertan izanen dira kontzertuko kantuen hitzak eta beste batzuk ere. Ikusleek ordainduko duten sarrera bakoitzeko (5€) liburuxka bat eskainiko dugu.
Bestalde, elkarlan biziki aberasgarria izan da. Musikaseko irakasle eta ikasleen artean, Musikas eta lurraldeko ikastetxeen artean ere (Xalbador, San Josepe) sorkuntza bidean sartzeko, Beñat Achiaryren ekarpen artistiko estimagarriarekin. Harritzekoa da 3 hilabeteko epean egin daitekeen lana!
Teknika aldetik ere kontzertu handi baten baliabideak izanen ditugu: oholtza handia, argiak, soinua.
Xehetasunak
- Musikas-ek antolaturik
- Tfnoa: 06 30 83 87 93
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)