Hameka Euskaraz
Euskarazko sorkuntzaren hitzordua
MURREN BIDAIA - Behibi's Teatroa
Txontxongiloa - 5 urtetik goiti Iraupena : 45 min
Mur Afrikatik etorri zen pateran bere familiarekin; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira, eskolara doaz eta ongi pasatzen dute. Broderrek, ordea, beltzekin kontuz ibili beharra dagoela pensatzen du. Hori dela eta, Mur eta bere familiaren bizitza zailagoa egiteko gatazka egoerak sortarazten ditu. Zein zaila den dena, ez? Txemaren familiak ere ez du begi onez ikusten adiskidetasuna. Nola konplikatzen dute dena helduek, ez?
-----------------------
Cumbiam'bero
Musika
----------------------
HOZKAILUA - Huts Teatroa
Maite eta Karlos herriz herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.
- Egilea : Unai Iturriaga
- Zuzendaritza : Manex Fuchs
- Antzezleak : Ander Lipus, Patricia Urrutia
- Denentzat
----------------------
MAMI LEBRUN - Xake Produkzioak
Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek… Obraren zati bat II. Mundu Gerrako Pariseko klub batean kokatuta egonda, garaiko kantuak entzun ahal izango dira, Edith Piaf, Kurt Weill eta Mistinguetten abestiak besteak beste.
- Egilea : Kepa Errasti
- Zuzendaritza : Getari Etxegarai
- Antzezleak : Ane Pikaza, Ainara Ortega, Kepa Errasti
- Denentzat
Xehetasunak
- Hameka : 05 59 55 58 43 / hameka@communaute-paysbasque.fr
- Ote Lore elkartearekin elkarlanean
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)