Soinu Paisaiak
Soinu Paisaiak erakusketak Miarritze eta Donostiako 18 gaztetxok egindako lanen emaitza biltzen du. Argazkilari batek eta fonografista batek zuzendurik, 8 eta 15 urte bitarteko haur hauek bi tailerretan parte hartu dute. Batzuk Donostiako Cristina Enea parkea eta haren inguruetan ibili dira, eta bertzeak Miarritzeko hirian eta Itsasuko herrian. Azkenik, bi taldeek Donostian bat egin dute esperientziaren berri el karri emateko eta erakusketa hau prestatzeko.
Soinu eta irudi ehizan ibili diren bitartean, haurrek beren soinu inguruneari buruz hausnartzeko aukera izan dute, paisaiak deskribituz, beraien sentimenduak adieraziz, begiratuz... eta batez ere entzunez.
Norberak bere sentsibilitatetik, beren kultura eta paisaiari buruzko lekukotasuna eskaini ahal izan du. Haurrei tailerrean gertatu bezala, soinu, irudi eta hitzen arteko elkarreragite modu desberdinak agertuko zaizkio bisitariari.
Entzute ariketa original honen bitartez, gure eguneroko bizian aurkitzen ditugun eta maiz garrantzi gutti ematen diegun soinu paisaiei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu erakusketa honek.
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)