Udaburuaren inguruan

Claude Gaignebet eta Jean-Michel Bedaxagarrekin

Claude Gaignebet folklorista da, mitologoa, Nizako Unibertsitateko etnologia erakasle ohia. Rabelais eta Mendebaldeko besta herrikoien egutegietan berezitua da. Erritoetaz mintzatuko zaigu, leiendetaz, udaburuari eta neguburuari dagozkien sinesmenetaz (urteko egunik laburrena eta luzeena). Ospakizun suak izaten dira bi kasuetan baina osagai batzu bereziki udaburuari lotuak dira. Zuhaitzetako hostoak itzultzen dira eta hortaz baliatzen gara ezkont-hitzen inguruko aztikeria baten egiteko. Garai hortako folklorearen osagai guziak eta Shakespeare-n Donibane gau baten ametsa oroitaraziz, Claude Gaignebet-ek erakustsiko digu iduriz nahasiak diren xehetasunak antolatzen dituen pentsamolde koherente bat izan badela. Bestalde, Jean-Mixel Bedaxagar kantari, musikari, pastorala egile eta emailea, Zuberotar kulturaren ezinbesteko pertsonaia da. Azterketa hori adibide konkretuekin osatuko du, euskal kantu eta leienda batzuen bitartez.

Xehetasunak

Biarritzeko Herriko Etxeak (mediatekak) antolatzen du « Euskal kultura » zikloko animazio hori, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)