Salda Badago

Rencontres sur les docks ekitaldiaren kari, Salda Badago filma erakutsia izanen da. Ondotik, topaketa bat izanen da Eriz Zapirain zuzendariarekin.

Atalante zinea eta Euskal kultur erakundea partaidetzan.


Salda Badago Euskal rockaren hastapenak (2001)


Dokumentalaren izena Hertzainak taldearen kantu batetik dator. 23 elkarrizketa aurkezten ditu, 1975 eta 1990 urteen artean rocka egin duten musikariekin grabatuak : Barricada, Hertzainak, Itoiz, Zarama... Bestalde, garai hartako irudi ikusgarriak erakusten ditu. Alabaina, rockaren eztandak Euskal Herriko beste mugimendu batzuekin bat egin zuen : gaztetxeak, irrati libreak eta fanzineak... Diktaturatik atera berri den gazteriaren erretratu bat da.


Hauek dira elkarrizketatuetako batzuk:


  • Enrique Villareal, “Drogas”. Barricada taldeko burua
  • Roge Blasco. Kazetaria eta “Muskaria” musika aldizkariko sortzailea
  • Josu Zabala. Hertzainak taldeko burua
  • Roberto Moso. Zarama taldeko burua
  • Kaki Arkarazo. M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako kidea
  • Niko Etxart. Euskal rockaren aitzindarietakoa
  • Iñaki Zarata. Musika kritikaria
  • Iñigo Muguruza. Kortatu, Negu Gorriak eta Joxe Ripiau taldeetako kidea
  • Juan Carlos Perez. Itoiz taldeko burua
  • “Eskroto” (gero “El Gavilán”). Tijuana in blue eta Kojon Prieto y los Huajalotes taldeetako burua
  • Andoni Basterretxea. Delirium Tremens taldeko burua
  • Xabier Montoia. Hertzainak taldeko sortzailea eta M-ak taldeko burua
  • Ruper Ordorika. Kantaria eta Pott bandako kidea
  • Anje Duhalde. Errobi taldeko sortzailea eta kantaria

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)