Toberak

Tobera-munstra deitu herri antzerki moten bidez, gizarteak herritar baten portaera salatzen zuen.

Zigor kolektibo hori Europa guzian hedatua izan da, "charivari", "cencerrada", "rough music", Euskal Herrian ere karrusa, galarrotsak, zintzarrotsak, toberak edo kabalkadak izenekin. Forma zahar horretan iraun zuen 1937a arte.

Irisarriko toberak (1937) - Larralde luhosoar koblaria, Larramendy Indartekoa, eta Piarre Ilandeikoa andere xuriz.
Irisarriko toberak (1937) - Larralde luhosoar koblaria, Larramendy Indartekoa, eta Piarre Ilandeikoa andere xuriz.

Alegiazko auzi bat

1937ko toberak Irisarrin. Epaileen karrosa
1937ko toberak Irisarrin. Epaileen karrosa
Besta eder baten egiteko aitzakia zen. Antzerki zatiriko honetan, alegiazko auzi bat antzezten zen, gorte eta sujetekin.

Auziaz gain, dantzak bazuen ikaragarriko garrantzia, dantzari kategoria ezberdinekin : bolantak, kaxkarotak, basandereak, andere xuriak. Partehartzailetan, besteak beste, bertsolariak, musikariak, pailazoak publikoa irri eginarazteko, aurkitzen ziren.

Denek desfile batean lerrokaturik herriko plazara heldu ziren ikuskizuna irekitzen zutela bai eta bukatzen, herritar andana baten parte hartzearekin.

Gehiago jakin: Irisarriko toberak

Toberen bilakaera

1939-1945ko gerla ondoan, gizartea aldatu da, eta harekin, ohidurak ere. Jadanik kritikatua zen toberen forma hori pixkanaka desagertu da. 1937an Irisarrin iragan toberak azkenak ditaizke.

"Etxe sartzea", 1976an, Baigorrin © EATB
"Etxe sartzea", 1976an, Baigorrin © EATB

Antolatu dira kabalkadak bai eta tobera gisakoak, gaiak aldatuz. Adibidez, 1950 urtetik landa, alegiazko gaietan oinarriturik zeudenak, Luhuson eta Makean, aitzinagoko joko guziak atxikiz (dantza, auzi, zirtzil, zaldizko, huxer,...).
1970 urteetan, Europa guzian antzerkiaren formak erreberritzen ari zirela, abertzaleek toberen irakurketa politiko berri bat proposatu zuten, tokiko boteren ordenuaren zalantzan ezartzeko (Iholdin 1974an, Eiheralarren 1988an, Baigorrin 1976an eta 1979an, Amikuzen 1991n, besteak beste).

Kabalkadak gaur

Plazan sartzea
Plazan sartzea
1990 urteetatik goiti egin gogoeten ondorioz, orai antolatzen diren kabalkadak konpromiso bat aurkitu dute. Herrien arazoa aipatzen dira baina denen tendentzia kontutan hartuz eta bortizkeririk gabe. Herriko elkartasuna sustatzeko eta bermatzeko du gehien bat lehen helburua.

Fonoteka

Entzun Xabier Itçaina ikerlariak Uztaritzen eman hitzaldiaren pasarte batzu. "Lapurdiko toberak XIX. eta XX. mendeetan", Uztaritze, Hartzaro festibala 2010 (2010/02/05).

Bibliografia

Ikus ere