Kultura eskubideak eta eragiteko ahala

2024ko ekainaren 27an, Euskal etnopoloaren mintzaldi zikloaren baitan, "Kultura eskubideak eta eragiteko ahala" izeneko gaualdiaren grabaketak.
Kultura eskubideak eta eragiteko ahala
CC BY-SA - Lorentxa Saragueta

Hainbat testu juridiko, hitzarmen, adierazpenek pertsonen eta taldeen eskubide kulturalen aipamena egiten dute.
Bainan zein eskubideez ari gara xuxen? Nolako eragina dute edo ukan dezakete egunerokoan?
Herritar, elkarte, erakunde baita ikertzaile batzuek ekarritako lekukotasun batzuen bidez, egoera konkretuak aipatu dira, eskubide kulturalen nozioa zehaztu eta argitu zituenak.

Bilketa sarea, Baionako Mediateka eta Euskal etnopoloarekin partaidetzan.

Kultura eskubideen markoaren aurkezpena 

Ambre TISSOT politikaren zientzia sozialen Erakundean doktoregaia da zuzenbide publikoan, Paris-Saclay goi mailako eskola normalean. Tesia Vincent Négri-ren zuzendaritzapean egiten du, ongi izatea eta kultura eskubideei buruz.

Mahain ingurua


Parte hartzaileak: Eneko GORRI (Plazara kolektiboan eragilea, soziologian, komunikazio zientzietan eta soziolinguistikan formatua), Michaël GAVAZZI (Kultura, osasuna eta ahalmen urriko ikasleen eskubideen arduraduna Iparraldeko kontserbatorioan), eta Ambre TISSOT (zuzenbidean doktoregaia).
Moderatzailea: Alaia CACHENAUT (EKE-ko cifre antropologiako doktoregaia, LISST-CAS & UMR Passages)

Más información

  • Euskal Etnopoloaren 2023-2024ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84