Temas:

Zintzarrien Misterioa

Zintzarrien Misterioa

Bazen behin Miguel izeneko mutiko bat, 8 urte zituen eta bere ikastolako inauteriak laster ziren. Bere adineko umeek joaldunez joan behar ziren jantziak, aurretik prestatutako dantza bat egiteko.

Egun batean, etxean zegolarik dantza entsaiatzen, bere bizkarrean hautsi soinua entzun zuen eta zintzarri bat lurrera erortzen ikusi zuen. Miguel negarrez hasi zen, horrela ezin zuen joaldunez jantzita joan. Baina ez zen eserita gelditu, malkoak xukatu zituen eta etxetik irten zen zintzarri berri batzuen bila.

Denda denetatik pasa zen zintzarri batzuen bila. Baina zori txarrez denda bakar batek ere ez ez zuen zintzarririk, denak salduak. Gero bere lagunminaren etxera abiatu zen laguntza eske. Bere lagunmina Xabier deitzen zen. Xabierrek entzuna zuen mendi garai baten gainean etxe zahar bat zegoela eta han agure bat bizi zela behiak zaintzen zituena. Xabier eta Miguel pentsa zuten behiak bazituela zintzarriak ere edukiko zituela beraz mendia igotzera ekin zioten. Mendia zaila zen igotzez adin txikiko umeentzat baina Miguel zintzarriak nahi zituen beraz ez zuen ezer geldiarazten, eta Xabier atzetik. Azkenik mendiaren tontorrera iritsi ziren.

Atea jo zuten, Xabierrek hirugarren kolpea ematean atea bere kabuz ireki zen, fantasma bat balego bezala. Biak beldurtu egin ziren baina etxe zaharrera sartzerakoan haize bolada batek atea itxi zuen danbateko bat emanez. Xabier eta Miguel agurea bilatzen hasi ziren, sala batean sartu ziren, dena oso ilun zegoen baina pertsona bat ikusi ahal izan zuten, aulki batean eserita paretara begira. Miguel asko lasaitu zen eta agurearengana joan zen korrika baina aurpegira begiratu zionean Miguelen aurpegia zurbildu egin zen. Agurearen hezurrak ziren. Miguel begirada baztertu zuen eta berriz agurea begiratzerakoan zintzarri batzuk ikusi zituen aitonaren magalaren gainean.

Miguelek kontu handiz hartu zituen zintzarrika eta biak handik korrika irten ziren etxetik eta mendia jaisten hasi ziren. Behera iritsi zirenean biak harritutak geratu ziren ikusi zutenarekin. Baina Miguel ez zion garrantzi askorik eman ia da zintzarriak zituen eta dantza egin ahal izango zuen.

Dantzaren eguna iritsi zen, dena oso ongi atera zitzaien Migueleri baina zintzarri horiek oso arraroak ziren, Miguelek ez zekien zer zen baina begiratzen zituen bakoitzean hotzikara batek gorputz osotik igarotzen zion. Beraz zintzarriak bere lekuan uztea erabaki zituen, ez zeukan gogorik mendia berriz igotzeko, baina igotzen hasi zen. Atea zabalik aurkitu zuen eta hilotza aurkitu zuten lekura abiatu zen. Aulkiaren aurrera ailegatzean agurearen gorputza ez zegoelaz konturatu zen eta aurpegia erabat zurbildu egin zitzaion. Bera eta zintzarriak lurrera erori ziren.

Bere onera itzultzean altxatu egin zen eta une horretan konturatu egin zen ez zeudela bere zintzarriak ezta gorpua ere beraz beldurraren beldurrez etxetik irten zen. Etxera joan zen eta hor ez zion amari gertatuakoari buruz ezer esan eta lotara joan zen.

Hurrengo egunean Miguelen ama Miguelen logelara sartu zen eta han umearen hildako gorputza aurkitu zuen, eta bere ondoan zintzarri batzuk, agurearen zintzarriak.