Temas:

Jondoni Joane

Jondoni Joane

Jondoni Joaneko besta, Hazparnen

Eguzkia sartzen da, eta ilargia ateratzen. Herriko Jondoni Joane plazan, dena su ta gar. Txinpartak baizik ez dira entzuten. Bainan kasu emanez, hameka joare pareen azantza singularra aditzen da, urrun. Bat-batean, jendea girondine hesietatik baztertzen da. Azantzarekin batera, kolorez beteriko hameka xapel koniko eta hameka gizon gihartsu hurbiltzen dira. Joaldunak... Izopuak zifli eta zafla ari dira, airea nahasten dute, indarrez. Bizpahiru itzuli egiten dituzte suaren inguruan, eta plazaren bestaldetik joaiten dira, joareen azantzarekin batean. Sua hiltzer da, joareen harrabotsa bezala. Gaua eta ixiltasuna dira orain, plazan nagusi.