Temas:

Behiak eta zintzarriak

Behiak eta zintzarriak

Badaude hainbat gauza inoiz pentsatzen ez direnak, eta horietako bat behien eta zintzarrien arteko erlazioa da. Gustatzen ahal zaizkie behiei zintzarriak? Galdera hau erantzuten duen istorioa kontatu zidaten behin:

“Behiak “Margara” zuen izena, zintzarriak (jakina den bezala) ordea ez zuen izenik. Margara behi lasaia zen, ez zitzaizkion sustoak, soinu ozenak, korrika egiteak, ohiukatzeak eta horrelakoak gustatzen. Bere bizitza belarretan etzanda, jaten eta lo egiten pasa nahi zuen. Baina bere jabeak, molestatzeko edo, sekulako zintzarri handia eta zaratatsua jarri zion lepokoan zehar. Animaliak objetuari “amesgaizto” jarri zion ezizen. Hurrengo hiru egunetan Margarak lau zauri irabazi zituen, eta oraindik ere ez zaizkio joan. Imaginatuko zenuten bezala, marka hauek zintzarria kentzen saiatzeagatik izan zen, (ez dut esango nola egin zituen). Gure beihak ordea ez zen horrela errenditu nahi, ez, hain errex ez! Zintzarridun behi guztiak deitu zituen eta horrelako zerbait esan zien:

- Behiak!!! Gustatzen al zaizkigu zintzarriak?!

Eta haiek erantzun:

- Ez!!!
- Eta orduan zergatik eramaten ditugu?! Ez al da garaia askatasuna benetan lortzeko??!!
- Bai!!!
- Ez al da garaia lepoan zintzarri itsusiak eraman ordez lepoko politak eta distiratsuak eramateko??!! Ez al da garaia bakean lo egiteko soinu madarikatu horri kasurik egin gabe??!!
- Bai!!!
- Ba orduan, bihar oso goiz altxatu eta hirira jeitsi behar gara soinua egitera!!! Pertsonak konturatu behar dira behiek sufritzen duguna!!! Nirekin zaudete??!!
- Bai!!!
Hala izan zen: Goizeko 4:34-ak ziren behiak korrika batean hirira irtsi zirenean, lo zegoen pertsona guztiei esnatuz. Berehala kendu zizkieten zintzarriak gure behi ausartei, eta ez zitzaien burutik pasa berriro hiri hortako behi bati zintzarri bat jartzea.

Iraultza honen ondoren Margara lo egitera joan zen, sekulako soinua, garrasiak eta oihuak entzun eta egin baitzituen, eta deskantsatu behar zuen.

Garbi geratu ahal zaizue behien eta zintzarrien arteko erlazioa?