Temas:

Atzo Joxe ikusi egin nuen

Atzo Joxe ikusi egin nuen

Bazen behin, Izazpi mendian bizi zen mutil bakarti xamar bat, Joxe deitzen zen. 15 urte zituen eta baserri handi batetan bere familiarekin bizi zen. Aita, ama eta ardiekin. Egunero bostetan jaikitzen zen, bueno, ardien zintzarriek esnatzen zuten, eta ardiak jeztera joaten zen, hori bukatzean, 7tan gutxi gora behera, Ormaiztegira jaitsi egin behar zuen eskolara joateko. Ez zuen ezta asteburuetan atseden hartzen. Egun horietan Zumarragako azokara joaten zelako eta oso goiz jaiki egin behar zelako, gauza guztiak prestatzeko.

Goiz batean bere gurasoak arraro xamarrak zeudela ikusi zuen, eta zer gertatzen zen galdetzea erabaki zuen. Hauek esan zioten arazo ekonomikoak zituztela eta esne eta haragi horrekin bizitzeko ez zuela dirurik ematen. Beraz egoera ez bazen aldatzen, ardi guztiak saldu egin beharko zituztela. Joxe oso triste jarri zen eta herrira jaitsi zen, ez zitzaion batere ondo iruditzen ardirik gabe egotea, eta honek dakartzan gauza guztiak, gazta egitea, ardien ilea moztea uda iristen zenean,hain goiz jaikitzea hauei bazka ematera etab. Ez zuen ulertzen baserriko giroa ardirik gabe.

Horrela pasatu egin ziren hilabeteak eta egoera geroz eta larriagoa zen. Azkenean ardiak saltzea erabaki zuten. Etxeko egoera ez zen batere hobetu eta irtenbide azkar bat bilatzea behar zuten hilabete bukaerara iristeko.

Azkenean, eta milaka bira eman ondoren,baserria landa-etxe bat bihurtzea erabaki zuten. Hau da kanpoko jendeari bere etxean bizitzeko aukera eman, beraiekin.

Hau Joxeri ez zitzaion ezer gustatu, eta hori gutxi balitz, bere logela, baserriko handiena, ezezagun bati uztea ez zuen onartzen eta gurasoekin asko haserretu zen.

Joxek ezin izan zuen baserria landa-etxe bihurtzearen aurka ezer egin eta azkenean landa-etxe bihurtu zen.

Etxe osoa erreformatu zuten ondoko baserriko lagunaren diruarekin eta nahiko ondo gelditu zen, nahiz eta orain zorrak izan. Lehenengo asteetan bizpahiru familia etorri ziren baina diru horrekin ez zuten ezer egin, baina geroz eta talde gehiago joaten hasi ziren.

Joxe geroz eta lagun gehiago egiten zituen landa-etxean eta azkenean ez zitzaion hain gaizki iruditu jendea bere etxera joatea. Familia bakoitzak zerbait zeukan kontatzeko eta Joxe pozik joaten zen beraiekin mendira, herrira bisitak egitera … Azkenean Joxek neska bat ezagutu zuen, eta hark atzo esan zidanez, oraindik dago berarekin.