Katy Bidart, Paxkalin Aire: ''Imanol kantatuz''
Aldudarrak elkartea 1995ean hasi zen, Manex Pagolarekin, euskal artista konpositore baten obra kantaldi batean omentzen. Arrakasta handia bildu ondoren, gisa bereko kontzertuak antolatu ditu geroztik. 2010an, Imanol euskal kantaria ohoratzen dute, Katy Bidart (1981, Aldude, Baxe Nabarre) eta Paxkalin Aire (1982, Urepele, Baxe Nabarre) antolatzaileek aipatzen diguten kantaldian.