Mandotik astora
- Mandotik astora, Guillaume Irigoienen antzerkia
- Lehen partean: Motoa, Pantzo Hirigaraien antzerki laburra
Mandotik Astora antzezlana:
Euskal herriko herrixka xume batean, erronka nagusi bat dago jokoan herriko kontseiluan: azken botzetan hitzeman Pekogaineko bidearen berritzea nola finantzatu. Jaun mera, axuanta, idazkaria eta DDEko teknikaria, denak hor dira aferatuak. Eta horra bat batean, herritar ohi bat agertzen zaioela, Pekogaineko harpeari buruzko proposamen batekin. Ezin ukatua den proposamena. Bakotxaren interesak elikatuko duen proposama. Edo kasik...
Antzerki hau idatzia izan den garaian, Garapen Kontzeilua abiatzen ari zen eta berarekin, gure bazterren « dezanklabatzeko » proiektuak. Testuak argitan jartzen du, fikziozko garapen proiektu baten aipamenaren bidez, zer nolako harreman sendoak izaiten ahal diren hautetsi, kazetari, enpresa buru eta funkzionari zonbaiten artean. Herria eta interes publikoaren onerako, erran gabe doa. Antzerki huntako aipamenak fikzio hutsezkoak dira bistan dena, eta kasualitatez baizik gaur eguneko egoera batzueri pentsarazi lezakete.
Más información
Kitzikatzank elkarteak gonbidaturik
Actores culturales
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)