En colaboración con el Instituto cultural vasco

Jour de Fête konpainia "Besteen kalea"

Jour de Fête konpainia "Besteen kalea"
Argazkia: jour-de-fete-cie.fr
  • 50'
  • Denentzat

Karrika bat. Liburu kutxa bat. Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko garaia izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko...

"Hasiera batean, istorioa dago; bizitzen dena, ikusten dena, entzuten dena, asmatzen dena, gogoan atxikitzen dena eta ahanzten dena. Eta baita kontatzen dena ere, istorioak bestearekin ustegabean topo egiten duelarik, karrika batean. Orduan, gure buruari zera galdetzen diogu: sinetsi ala ez? Baina egia jakitea ez bada garrantzitsuena, orduan zer da funtsezkoa? Ororen buru, inportanteena ez ote da bestearekin topo egitea eta bestea ezagutzea?"

  • Sorkuntza eta taula zuzendaritza: Ludo Estebeteguy, Charlotte Maingé, 
  • Egilea: Marie-Jeanne Ammour
  • Antzezleak: Alaia Berhonde, Sébastien Desgrans
  • Eszenografia, jantziak, osagarriak: Francisco Dussourd
  • Argien sorkuntza: Oihan Delavigne
  • Itzulpena: Txomin Urriza Luro

Más información

Hendaiako Kultura saila: 05 59 48 30 49 / www.hendaye-culture.fr

Actores culturales

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)