En colaboración con el Instituto cultural vasco

Ensemble 0 "Pozgarria da"

Ensemble 0 "Pozgarria da"

Ensemble 0 taldearekin, "musika garaikideak" arrunt beste zentzu bat hartzen du. Euskal Herriari biziki lotua zaion musika talde hau arrunt egokia da Euskal kultur erakundearen hogeita hamar urteak ospatu eta aitzina begiratzeko. Indie, pop edo tekno musikak inspiraturik, taldeak Petar Klanac gomitatzen du euskal kulturan inspiratutako mundu mailako sorkuntza batentzat. Kontzertu berean, Ensemble O-k aspaldian jotzen dituen konpositore amerikarrekin bat eginen du.  Glass edo Reichen konpainian, heien erritmo eta doinuetaz goza eta euskal kultura ospa ezazue lan berri baten sorkuntzarekin. 

Konposizioak: Alyssa Weinberg, Steve Reich, Philip Glass, Michael Pisaro, Petar Klanac — Musikariak: Fanny Chatelain – ahotsa, alto, Julia Gallego Ronda – flauta, Petar Klanac – sampler, Philippe Daoulas – soinutresna zaharrak (chifonie, itsas tronpeta...), Denis Chouillet, Melaine Dalibert – organoa, pianoa, Jozef Dumoulin, Agnès Houlez – organoa, Julien Garin – perkusioak, Stéphane Garin – perkusioak, gamelan selunding, Mark Lockett – gamelan selunding — Argiak: Christophe Cardoen — Ekoizpen orokorra, soinu ekoizpena : Didier Teillagorry

Más información

Harremanak: +33 5 59 55 85 05 / billetteriescenenationale.fr

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)