Aztihitza- Agustin Xaho
Asisko Urmeneta, Daniel Arbeletxe, Marianes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien, Ihintz Potorena
Irudia, testua eta kanta / 70 min
Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza bakarra, trinketean bertan sortu zen Agustin Xahori (1811n) omen egitea. Zuberotarrek onartu dute ezohiko tratua. Baina hasteko… nor zer Xaho delako hura? Zinezko gertaera honek ematen dio hasiera irudiz, berbez eta kantuz eginiko bidaia honi.
Ikuskizuna baino lehen komikia izan zen. AztiHitza komikiak, hain zuzen, azken Literatura Euskadi Saria irabazi zuen. Orain ikuskizuna plazaratuko dute. Asisko Umenetak marrazkiak eta solasak gidatuko ditu.
Irakurketa dramatizatuan, berriz, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantua emanez Ihitz Potorena.
Zuberoatik datorkigu XIX. mendeko historian izan dugun pertsonaia nabermenetako bat, baina ez oso ezaguna. Kontuan izan Agustin Xaho abertzaletasuna eta gure eskubide historikoen sortzailetako bat dela diote historiagileek.
Más información
- Loraldia festibalaren karietara
- Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
Actores culturales
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)