En colaboración con el Instituto cultural vasco

Evento de la agenda "CULTURA VASCA EN FAMILIA"

Aitzina Biga

Aitzina Biga

3 eszena - 110 artista -  Elkartze proiektu bat

Aitzindariak alkarteak eramaiten düan ikusgarri proiektüa, Xiberoko dantza eskoletan eginik izan den lürralde diagnostiko batetarik sortü da. Aitzina Biga-ren eraikitzea, herri desberdinetako sortzaileek osatzen düen talde batetarik abiatü da. Ikusgarri horrentako, alkarrekin lan egitea erabaki düe.

Ikusgarriaren gaiak:

  • Desafioa xiberotar kültüra: fikzio ala errealitate ?
  • Transmisioa: nork eta zertako ?
  • Ezpiritü idekidüra eta trükaketa kültüralak: nortazün sentimentüaren seinale ?

Bertsolari, dantzari, kantari, antzerkilari eta müsikalari desberdinek kalitatezko ikusgarri horretan parte hartüko düe. Püblikoak, dantza sorkuntza eta jelkaldi ümoristiko desberdinak gozatzen ahalko dütü, baita kantore eta müsika berri eli bat ere, bi bertsolarien begirada zorrotzarekin. Aitzina Biga, lehen lehenik, denen arteko ürrats artistikoa da. Helbürüa: ideien aitzinaraztea eta ustekerien desagertaraztea.

Más información

Txartelak erosteko: Biarritz tourisme

Actores culturales

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)