Ez utzi
Euskal kultur erakundeak, bere hogeita hamar urteburu kari, haur abesbatzentzat kantu eta musika obra bat manatu zuen 2020an, lehenik Sustrai Colina bertsulariari eta ondotik Philippe Mendes ereslariari. « Ez utzi » izenburua duen sorkuntza hau Ezin Aseak elkarteari eskaini izan zitzaion bainan Covida izurritearengatik ez zen aurkeztua izan, 2020 eta 2021eko Koruak festibalean. Plazer handirekin entzun ahal ukan dugu lehen aldikoz, 2023ko urriaren 28an, Baionako San Andreseko elizan, Koruak festibalaren karietara. Erran gabe doa obra hau edozein abesbatzek bere errepertorioan sar dezaketeela.