"Zenbat dugun kontatzeko" mapa
Ipar EHko erakaskuntza sailetako elkarteen ordezkariek hartuko dute parte: Seaska, Ikas bi, Biga bai eta Euskal Haziak.
"Zenbat dugun kontatzeko!" karta ilustratuaren bitartez, Euskal Herriko lurraldearen ezagutza, kultura eta historia barnatu familian! Euskara gelatik ateratzea eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaintzea haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz. Hau da lkas Bi, Biga bai, Seaska eta Euskal Haziak elkarteetako kideek bilatzen dutena egitasmo honen bidez, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin.
Euskal Herria hobeki ezagutzeko prest ? Idek begiak eta jokoan sar! Euskal Herrian ibili eta begiratu non kokatzen diren zazpi probintziak, hiri nagusiak, mendiak, ibaiak, toki historikoak... Ez dadin, hain justu, etxeko murruan ezarriko den afitxa soil bat izan, haurrek gurasoekin batera erantzuteko joko, galdera eta enigmak atzemanen dituzte bertan. Kultura izan dadila hizkuntzaren gozagarri!
Further details
Durangoko Azokaren karietara
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)