Source: Kulturklik.eus portal

Ruper Ordorika

Ruper Ordorika
© Ruper Ordorika

24 disko baino gehiagorekin, Ruper euskal musikaren erreferente eztabaidaezina da. Bere abestietan edertasuna zein gogo-sakontasuna adieraztea lortu izan du beti. Ruper Ordorika musikari lez nor den ezin da pare bat berbatan azaldu…

Bere ibilbide luzean herri-tradizioarekin bat egiteko gai izan da; hala, Hiru Truku hirukotea sortu eta harekin hiru disko grabatu zituen euskal abesti herrikoien ikerketan oinarrituta eta, aldi berean, nazioarteko abangoardiako musikariekin grabatzen eta emanaldiak eskaintzen ibili da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen… Emaitza: garai guztietarako abestiak, iraunkorrak, atmosfera klasiko eta garaikidean estalita. Oraingo honetan, Ruperrek luxuzko Mugalariekin joko du: Arkaitz Miner, Lutxo Neira eta Hasier Oleaga.

40 urte baino gehiago bete ditu doinugintzan eta, inolako zalantzarik gabe, euskal musikari handienetako bat da.

Further details

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)